2019/10/02

Lehen fasea aste honetan bukatu dugu, bi egunez elkarlanean aritu dira LH 3 eta DBH 3. mailako ikasleak.LH3. mailakoen ideietatik abiatuz gelako maketa zein izango den aukeratu dugu . Sormena, arriskuak hartzeko gaitasuna, elkarlana eta pertseberantzia eta konstantzia dira Elkarmaker-en bitartez lantzen diren gaitasunak. Irailaren 27ko goiza. ikastolan ezohiko eguna izan dute  LH 3ko ikasleek eta DBH3koek. Ezohiko egun bat, ezohiko jardun batean aritu baitira goizean zehar.  Guztien artean, ikasturte osorako aurreikusitako proiektu bat landuko dute.LH 3. mailan, bi geletan ikasleak  eta DBH3ko 4  ordezkari  elkartu dira . Haiekin batera, LH3ko irakasle tutoreak eta Teknologia irakaslea. Aurkezpen saio labur bat egin dute, eta berehala bildu dira, taldeetan. Talde txikiak dira, LH3 ko launako taldeak  eta haiek egiten ari direnari so DBH 3. mailako  lau ordezkariak. Eguneroko bizitzan lagungarri izango den ideia bana marraztu  dute LH3ko ikasleek. Astea honetan Ikasle bakoitzak ideia bat proposatu eta defendatu  du taldean, eta taldekideen artean beraien artean proposatu diren ideietatik bat aukeratu  dute. Ondoren, talde bakoitzeko ideia onenak erkatu dituzte, eta ikasle guztien artean gelako ideia  aukeratu dute. Hori guztia zuten bigarren eguneko  lana. Eta, azkenean, guztien arten bi ideia aukeratu dituzte bat LH3Akoa eta bestea LH 3Bekoa,  munduko robota eta pertxero magikoa  hurrenez hurren.

Orain bigarren urratsari ekingo diogu, DBH 3.ko ikasle ordezkariek, aste honetan erabakia beren geletara eramango dute, eta hurrengo asteetan proposamen horien gaineko maketak egin beharko dituzte. 
Lehengo urratsak eman duena  ondorengo  argazkietan ikus ditzakezue, egitasmoak aurrera egin ahala gehiago ere ikusteko aukera izango duzue
Itzuli
ElkarMaker egitasmoa berriro ere martxan jarri dugu!!!
kalitate egitasmo integratua Bai Euskarari Kiva Ikastolen Elkartea Pentacidad