Nor Gara

Iñigo Aritza Ikastola kolektiboa, gurasoen irakaskuntza kooperatiba da, bere baitan Olazti, Ziordi, Altsasu eta Urdiaingo ikasleak biltzen dituena, ikastetxe euskalduna, anitza, ez diskriminatzailea eta akonfesionala eta Euskal Herriko ingurune historiko, sozial, politiko ekonomiko eta kulturalean integratua.

Iñigo Aritza Ikastola, ikasleak osotasunean heztea xedetzat duen hezkuntza ikastetxea da, pertsonaren alderdi guztiak kontutan hartuz: oreka emozionala, balore eta jarrera etiko eta sozialen onarpena, prestakuntza intelektuala, garapen fisikoa...

Ikastetxe euskalduna den heinean, bere ikasleak euskara eta euskal kulturaren ezagupen sakonez hornitu nahi ditu, berauekin lotura afektibo sakonak sortuz eta aldi berean inguruko eta mundu zabaleko hizkuntza eta kulturekiko jarrera irekiak sustatuz.

Ikastola ikastetxe irekia, anitza, ez diskriminatzailea da, gizartean ematen diren aldaketa azkarrei eta heziketa premiei egokitzen dakiena, bertaratzen diren ikasleen aniztasunari erantzuteko gai dena bere hezkuntza proiektuan integratuz.

Eztabaida eta koordinazioaren bidez, gure Ikastolak kudeaketa eta funtzionamendu eredu egoki eta eraginkorrak ezarri nahi ditu, hezkuntza komunitateko kide guztien partaidetza sustatuz.

Ekimen sozialetik sorturiko erakundea izaki, Iñigo Aritza Ikastolak gizartean n eraginkorra izan nahi du hezkuntza, euskara eta euskal kulturaren esparruan, eta gainerako ikastolekin batera Euskal Herriko Eskola Nazionala osatu nahi du.

IÑIGO ARITZA IKASTOLA

San Pedroko Bidea 16 (31800) Altsasu (Nafarroa)
Tel. 948 562 951
ikastola@inigoaritza.eus

Herri Onurako izendapena duen ikastola

 

 

KALITATE EZAUGARRIEN DEFINIZIOA

Iñigo Aritza Ikastola, ikasleak osotasunean heztea xedetzat duen hezkuntza ikastetxea da, pertsonaren alderdi guztiak kontutan hartuz: oreka emozionala, balore eta jarrera etiko eta sozialen onarpena, prestakuntza intelektuala, garapen fisikoa.... Ikastetxe euskalduna den heinean, bere ikasleak euskara eta euskal kulturaren ezagupen sakonez hornitu nahi ditu, euskara komunikazio tresna bihurtuz berauekin lotura afektibo sakonak sortuz eta aldi berean inguruko eta mundu zabaleko hizkuntza eta kulturekiko jarrera irekiak sustatuz.

Ikastola ikastetxe irekia, anitza, ez diskriminatzailea da, gizartean ematen diren aldaketa azkarrei eta heziketa premiei egokitzeko bertako profesionalen eguneroko prestakuntzaren bidez etengabeko bilakaeran ari dena, bertaratzen diren ikasleen aniztasunari erantzuten dakiena bere hezkuntza proiektuan integratuz.

Eztabaida elkarlana eta koordinazioa tresna nagusitzat hartuz, gure Ikastolak kudeaketa eta funtzionamendu eredu egoki eta eraginkorrak ezarri nahi ditu, bai erabakiak hartzerakoan edota ardurei aurre egiterakoan hezkuntza komunitateko kide guztien partaidetza sustatuz.

Ekimen sozialetik sorturiko erakundea izaki, Iñigo Aritza Ikastolak gizartean n eraginkorra izan nahi du hezkuntza, euskara eta euskal kulturaren esparruan, eta gainerako ikastolekin batera Euskal Herriko Eskola Nazionala osatu nahi du.



kalitate egitasmo integratua Bai Euskarari Kiva Ikastolen Elkartea Pentacidad