IKASYS PROIEKTUA

ZER DA IKASYS?

Tipologia zaabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balkio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da.

IKASYS PROIEKTUA, norberak ordenagailu bidez iasteko sistema da eta tresna informatikoak , aplikazio informatikoak eta estrategia kurrikularrak uztartzen dituen multzoa da.

Hiru zeregin ditu:

  • Trebatzeko: Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa.
  • Memorizatzeko: Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa...
  • Nork berea egiteko: Ikaskuntzaren  maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.

SINTESIA. PROIEKTUAREN FUNTZIONAMENDUA IKASGELAN

  • Ikaskega arruntean jarduteko sortu da.
  • Ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da.
  • Oraingoz lehen hezkuntzara zuzenduta dago, hau da, 6-12 adin bitartera-
  • Sortutako 200.000 jarduera espezifiko landu ahal izango dira Lehen Hezkuntzako bost arlotan (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matemakika eta Ingurune)
  • Jarduera hauek ordenatu eta sekuentziatuak egongo dira.
  • Ikasle bakoitzari dagozkion jarduerak eskainiko zaizkio.
  • Jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.
  • Ikasleen auto-erregulazioa eramatea ahalbideratuko du.
  • Irakasleak ikaslearen eta gelaren aprendizaiaren jarraipen zuzena egi ahal du.

ZEIN HELBURU DU?

Egoera sinpleetatik abiatuz, ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia. Ikasys Proiektuko jardueren bidez ikasleak konpetentzia desberdiank lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioal lrotu nahi da.



kalitate egitasmo integratua Bai Euskarari Kiva Ikastolen Elkartea Pentacidad