PENTACIDAD

2007-2008 ikasturtean zehar , hasi ginen gure Ikastolan Pentacidad proiektua aurrera ematen.Formazioa hasi  ginen klaustroan eta familietan  eta Ikastolako  gela guztietan Pentacidad proiektua martxan jarri zen.

Pentacidad proiektua lantzen dugu etapan guztietan: Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Hezkuntza eredu horrek bost eremu bereizten ditu pertsonaren baitan: Adimena, Gorputza, Emozioak, Identitatea eta Gizartea.

Derrigorrezko hezkuntzako  currículo-proposamenek europar eremuko oinarrizko hezkuntza-gaitasunak hartzen dituzte oinarri. Horiek bidez zehaztu nahi dira hezkuntzaren xede nagusiak: ezagutzen ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi, izaten ikasi eta egiten ikasi.Ez da nahikoa “ jakitea “; “egiten jakin” eta “izatea” lortu behar da.Informazioa eta ezagutza ez da nahikoa portaera aldatzeko. Beste zerbait behar da; ez da nahikoa jakitea, egiten jakin behar da.

Beraz, hiru gaitasun hauek behar ditugu: izan, jakin eta egiten jakin.

Tutoretza eta ikaslearentzat orientazioa ere hezkuntzaren zereginak dira, eta hala direla kontuan hartuta programatu eta ebaluatu behar dira.

Tutoretza-lana oso lagungarria da hezkuntza-kalitatea hobetzeko. Funtsezko alderdia da ikasle bakoitzaren garapen osorako.

Pentacidad ereduan, tutoretza arloa  daukagu,arlo guztien arlotzat: ikasleei prozesu pertsonalak eginaraziz, hainbat trebatasun bereganatzen laguntzen zaie ( trebetasun emozionalak, kognitiboak, komunikaziokoak,bizikidetzakoak eta nork bere nortasuna eraikitzekoak)  nork bere burua bideratzen ikas dezan, bakarka nahiz taldean, bai eremu pertsonalean, bai profesionalean, bai irakaskuntzan.

Aipatutako hezkuntza-helburu nagusiez gain,hezkuntzaren kalitatean eragin zuzena duten alderdi hauek ere hartu dira kontuan: genero-analisia, berdintasunezko harremanak, autoezagutza, nortasunaren eraikuntza, emozioen kudeaketa eta mugen eraikuntza, bizikidetza demokratikoa eta kulturartekotasuna, gatazken prebenzioa eta konponbide baketsua, ikasleen protagonismo eta haien autorregulazioa, ezagutzaren eraikuntza eta kudeaketa, erantzukizun partekatua eta komunikazioa, bere oinarrizko arauak barne.

Gehiago jakiteko: http://sites.google.com/site/pentazitatea/



kalitate egitasmo integratua Bai Euskarari Kiva Ikastolen Elkartea Pentacidad