IKT PROIEKTUA

Informazio eta Komunikazio Teknologiak

Ikastolak Informazio eta Komunikazio Teknologien hedapenen aurrerapauso nabarmenak eman ditu azken urteotan bai azpiegitura aldetik eta baita ere bere profesionalen formazio aldetik. Aurrera begira ere definitua dauka IKT-en Plan Estrategikoa eta honek zehazten ditu zein izango diren datozen ikasturteetako gure ildo nagusiak, formazio plana, inbertsioak, curriculumean txertatzea...

Kontuan harturik gaur egungo gizartean IKT-ek duten garrantzia eta hauen erabilerako oinarrizko konpetentziak eskuratzea ezinbestekoa dela gure ikasleentzat, bai gure Hezkuntza Proiektuan eta bai gure Proiektu Kurrikularrean garrantzia ematen zaio arlo honi, beti ere helburua gure ikasleek eguneroko lanetan IKT tresnak autonomiaz eta era egokian erabiltzea delarik.

IKT-ak gure ikastolan

Azken urteetan informatikaren inguruko teknologiak garapen eta hedapen indartsua izan du, aplikazio zein tresneriari dagokionez eta gaur egun informatikaz baino gehiago Informazio eta Komunikazio Teknologiaz (IKT) hitz egiten da. Iñigo Aritza Ikastola jakitun da aldaketa hauek denek pertsonen prestakuntzan duten eragina oso positiboa dela eta gaur egun IKT baliabide ugari topa ditzakegula; tresna berriak eta erabilerrazak sortzen ari direla; ikaskuntza-irakaskuntza prozesuen neurrira eginiko tresnak eskura ditugula. Eta hori hezkuntza-prozesuan islatu behar da: IKTak funtsezko tresnak dira ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat.

Curriculmean zehazten diren konpetentziak lortzeko, IKTak bidelagun izan beharko ditugu. Ataka berri horren aurrean, guztion erantzukizuna da gizarteak eskatzen digun erantzuna ematea, gure ikasleen etorkizuna mugatu ez dezagun.

Eta honen aurrean Iñigo Aritza Ikastolan hainbat urrats eman dira azken urteotan funtsezkoak diren arloetan:

  • IKT baliabide horiek Curriculumean txertatu
  • Helburuekin lotutako IKT jarduerak prestatu
  • Irakasleek prestakuntza jaso
  • Ikastetxeen antolakuntzan, erabakiak hartu: azpiegitura, giza eta material baliabideak, ordutegiak...

Honen guztiaren ondorioz aurrerakuntza nabarmena ematen ari da urtez urte, bai azpiegituran (zerbitzariak, sarea, internetera zuntz bidezko konexioa, geletan konexio puntuak eta wifi routerak) bai baliabide teknologikoetan (netbook-ak eta tablet- armairu mugikorrekin, arbela digitalak...) bai langileon prestakuntzan (irakasle guztiek ikastaro ugari burutu dute tresna desberdinen erabileran trebatzeko eta hauek eguneroko gelako lanean txertatzeko), eta batez ere honen guztiaren aplikazion geletan.

Haur Hezkuntzan hasten dira gure ikasleak ordenagailuarekin lanean eta besteak beste IKT konpetentziak lantzen gelan bertan duten ordenadore txokoan eta material desberdinak erabiliz Kabi proiektuaren barruan.

Lehen Hezkuntzan, Adaxka eta Eki proiektuak direla eta, hainbat euskarri integratu dira 3 zikloetan. IKT-ak curriculumean txertatzeko proiektu berri batean murgildu gara. Honela, gela bakoitzean arbela digitalak instalatu behar izan dira eta irakasleek unitate bakoitzean landu beharreko IKT konpetentziak eta tresnak ezagutzeko prestakuntza jaso dute. Gainera aipatu behar da beste hainbat ikastolekin batera Ikasys izeneko proiektuan parte hartzen dugula. Hau dena gelako, posta kontuekin, web-zorroekin e.a. osatzen da ikasleen autonomia eta elkarlana sustatzea, erantzukizuna indartzea eta norbera bere ikas-prozesuaren jabe izatea helburu izanik.

Gainera aipatu behar da beste hainbat ikastolekin batera Ikasys izeneko proiektuan parte hartzen dugula. Hau dena gelako, posta kontuekin, web-zorroekin e.a. osatzen da ikasleen autonomia eta elkarlana sustatzea, erantzukizuna indartzea eta norbera bere ikas-prozesuaren jabe izatea helburu izanik.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere, aurreko etapan bezalaxe, IKTak EKI proiektuan murgildurik daude. EKI proiektua gelan gauzatu ahal izateko, ikasle bakoitzak bere Chromebook-a erabiltzen du. EKIren barruan planteatzen diren jarduerak IKT konpetentzien lanketarekin uztartzeko eta ikasleak lan egiteko bide berrietan eta diferenteetan trebatzeko diseinatuta daude: proiektu berriztatzaileak, lan kolaboratiboak, proiektu partekatuak...

Aurrera begira epe motzean egin beharrekoak:

  • Txioka eraikinean arbela digitalak, tabletak eta ordenagailuak osatzen eta berritzen ari gara.
  • LH 3. etapako ordenagailuen erabilera finkatze lanetan ari gara.


kalitate egitasmo integratua Bai Euskarari Kiva Ikastolen Elkartea Pentacidad