Aurrera darrai, Hezkuntza Departamentuak ikasliburuak doan jasotzeko programa ezartzen. Programa horrek Lehen Hezkuntzako 1go kurtsotik 6. kurtsorako ikasleak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. kurtsotik 4. kurtsorako ikasleak izanen ditu onuradun.

Oinarrizko irakaskuntzarako ikasliburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen arabera, Programa mailegu sistemaren bidez gauzatuko da. Horrek esan nahi du Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. kurtsoetako ikasleek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. 2. 3. eta 4. kurtsoko ikasleek erabiliko dituztela aurreko ikasturteetan eskuratutako liburuak. Liburu horiek zuzenean emango dizkiete ikastetxeek ikasleei.

Lan koadernoak Ikastolak erosiko ditu eta kuotetan gurasoei pasatuko die.

LH1 eta 2. mailakoek urtero berrituko diztuzte liburuak.

TESTU LIBURUEN DOAKOTASUREN INGURUAN BARNE ARAUDIAN HONELA JASOTA DAGO.

VII. KAPITULUA: TESTU LIBURUEN MAILEGU SISTEMA

  • Programa hau mailegu sistemaz kudeatuko da eta LHko eta DBHko ikasleei zuzendua dago.
  • Testu liburuak lau ikasturtez erabili beharko dira.
  • Programan ez dira sartzen iraupen laburreko materialak (lan koadernoak...) edo berriz erabili ezin daitezkeenak.
  • Gestio Batzordea arduratuko da programa hau gainbegiratzeaz.
  • Testu liburu mailegu programan parte hartzea borondatezkoa da eta uko egitekotan, familiek argi adierazi beharko diote hori ikastolari.
  • Ikastolak liburuak finantzatzeko programa berak kudeatzea erabaki du eta beraz, programa honetara atxikitzen diren familiek Ikastolan bertan hartu behar dituzte liburuak.
  • Liburuak ikastetxearenak izango dira eta zaintzaz arduratuko da.
  • Behin hartutako erabakiak, seme-alaben ikasketa prozesua bukatu arte iraungo luke. Norbaitek aldaketaren bat egin nahi izango balu, bere ardurapean geratuko litzateke ikastolan ohartaraztea.
  • Liburuak maileguan jasotzen dituen ikaslea hauek modu egokian erabiltzen behartuta dago eta ikastolara egoera onean itzuli beharko ditu ekainean klase azken egunean edo ikastola uzten duen egunean, ondo forratuak eta izenik gabe.
  • Libururen bat galduko balitz edo egoera ez onargarria itzuliko balitz, ikaslearen familiak berria erosi eta ikastolan utzi beharko du.
  • Forratzeaz, liburuak lehen aldiz jasotzen dituzten familiak arduratuko dira, itsasten ez den plastiko gardena erabiliz eta ikaslearen izena liburuen azalean (eskuinean goian) paper itsaskorrean idatziz.
  • Gela bakoitzean liburuen zaintzaz eta kontrolaz arduratuko den batzorde bat izendatuko da, bi guraso eta tutoreaz osatua.
  • Batzorde hori ikasturte bukaeran osatuko da, horretarako prest dauden gurasoekin edota zozketaz boluntariorik ez balego.
  • Batzorde hauek izango dira liburuak jaso ondoren hurrengo ikasturterako baliagarriak diren ala ez erabakiko dutenak eta beren erabakia aldaezina izanen da. Errebisioak ikasturtean bi aldiz (otsaila, ekaina) eginen dira . Erabaki honen berri dagokien familiei emanen zaie.
  • Hemen jasota ez dagoen eta sor daiteken beste edozein zalantzaren aurrean, oinarrizko irakaskuntzarako testu liburuak finantzatzeari buruzko 6/2008 Foru Legeak eta hau garatzeko araudiak diona hartuko dira kontuan.
Iņigo Aritza Iņigo Aritza Iņigo Aritza


kalitate egitasmo integratua Bai Euskarari Kiva Ikastolen Elkartea Pentacidad