2019/11/18

2003tik, Xiberoko Ikastolek gabonetarako otarreak atontzen dituzte bertako ekoizpenekin. Iaz, 1400 otarre salduz 15.000 euroko diru laguntza jaso zuten Zuberoako bi Ikastolek.
 
Ekimenaren helburuak :
- Xiberoko Ikastolak laguntzea
- Xiberoko ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea
Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen.
Egun, bi Ikastola dira Xiberoan. Basaburuan, Alozeko herrian lehena. Pettarrean, Sohütako herrian bigarrena. Alozen 36 haur dira eskolatuak ama eskolan eta lehen mailan. Sohütako Epherra ikastolan 103 haur biltzen dira ama eskolatik eta lehen mailara
Kolegioan Ikastolan jarraitzen duten haurrek Lartzabalera joan behar izaten dute. Eta lizeoari dagokionez aldiz, egun Baionakoa da Seaskaren lizeo bakarra.
Gaur gaurkoz murgiltze eredua burutik-buru soilik Seaskak proposatzen du. Seaskak eskaintzen duen eredua euskara berreskuratzeko bide eraginkor bakarra den heinean, ikastolen garapena lagundu behar da.
Xiberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri guztiko elkartasuna ezinbestekoa zaigu.
Xiberoko ikastolen saski salmenta kanpaina azaroaren 1ean abiatu eta abenduaren 1ean bururatuko da.
Saskiak www.ikaskoli.eus wengunean erosi daitezke. Saskiak eskuratzeko guneak webgunean hautatu beharko dira.

 
Euskara sustatu dezagun, Xiberoko Ikastolak lagunduz !

 
Itzuli
Xiberoko Ikastolen alde elkartasuna hedatzen!
kalitate egitasmo integratua Bai Euskarari Kiva Ikastolen Elkartea Pentacidad