Osaketa:

  • Orientatzailea
  • Haur eta Lehen Hezkuntzarako Pedagogia terapeutako eta entzumena eta mintzaira irakasleak.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako Pedagogia Terapeutikako irakasleak.

Funtzio orokorra:

Orientazio Departamenduaren lanaren helburu nagusia, ikasleen garapen integrala gauzatzea , da, hau da , pertsona bezala garatzen, norberaren burua ezagutzen eta estimatzen eta bere inguruan integratzen (taldea, gela, gizartea...) laguntzea, norberaren aniztasuna kontuan hartuz, bere garapen pertsonala eta akademikoa bultzatuz. Orientatzailearen eginkizunak esparru desberdinetan planteatzen dira:

 

Ikastolari dagokionez

  • Ikastetxearen dinamizazio psikopedagogiakoan parte hartzen.
  • Zuzendaritza taldea, Batzordean ... aholkularitza lana egin gai psikopedagogiakoetan.
  • Aniztasunaren proiektua eta plana zuzendu eta koordinatu.
  • Tutore-lanerako plana zuzendu eta koordinatu.
  • Izaera pedagogikoa duten proiektuak bultzatu eta koordinatu, Ikastolaren beharren arabera.
  • Ikastolako Batzorde pedagogikoa deitu eta zuzendu.
  • IHP, Urteko plana eta Memoria prestatzen eta garatzen lagundu.
  • Klaustrokidea izatea.
  • Ikasleen agiritegia eta haien agiriak egunean izan.

 



STEM school label kalitate egitasmo integratua Bai Euskarari Kiva Ikastolen Elkartea Pentacidad