Ikastolen Elkarteko Zirimola aisialdi taldeak gure irteera profila aintzat hartzen duen eta aisialdi hezitzailea oinarri duen aisialdiaren marko pedagogikoa jaso du, eta gure eskolaz kanpokoak marko eta begirada horretan oinarrituta antolatu ditugu. Aisialdi eredu honetan, hezkuntzan bezalaxe, ikaslea erdigunean jartzen da, haien ongizate emozionala bermatuz eta ikasleen interesa eta beharrak asetzeko kalitatezko aisialdirako momentuak eskainiz. Marko horrek guztiak, aldi berean, hizkuntzaren erabilera gozamenetik eta atxikimendutik areagotzea helburua du gure hezkuntza proiektuaren hizkuntzaren trataera integralaren ildoak eta begirada jarraituz.
Beraz, astelehenetik ostegunera txoko ezberdinak izango dituzte hainbat ekintzetan aritzeko. Gorputz adierazpena, mugimendua, sormena, hizkuntza etab lantzeko espazio eta eskaintza desberdinak eskainiz esperientzia aberatsak eta anitzak izateko aukerak sortuz.
Ordutegiari dagokionez, pasaden ikasturtean bezala, 15:40etatik 16:40tara eskainiko dira.