Menua ikusteko, klikatu azpiko estekan.
Jangarriak martxan jarri duen web gune berriari esker menuak era erraz batean ikus eta deskargatu ditzakezu.
Ikastolako jangela zabalik dago ikastolako ikasle eta irakasleentzat ikasturte osoan zehar. Bertan zerbitzatzen den bazkaria "Jangarria" enpresak sukaldatu eta ekartzen du.
Jangelan geratu nahi duenak, bezperan 14:30ak baino lehen 948-562951 Ikastolako telefonora deitu besterik ez du egin behar.
JANGELAKO ORDUTEGIA: Astelehen, astearte eta ostegunetan, beranduenez, 15:45etan jaso behar dira ikasleak, asteazken eta ostiraletan, berriz, 15:00etan.
Osasun krisialdi egoera zein den ikusirik, jangela, ezinbesteko kasuetan erabiltzea eskatzen da. Horregatik ere, ikasleen arteko burbuilak mantentzeko, aurten ezingo da jangela zerbitzua era puntual edo esporadikoan erabili.
PREZIOA: 5 euro bazkariko.